Bi aste pasako ditugu Iparraldeko Baiona herrian dagoen aterpetxe batean. Historiaz beteriko aterpetxea da hura eta umeentzat leku aproposa bikain pasatzeko.Umeak arduradunen begirapean egongo dira uneoro eta horrez gain egunero egingo ditugu jarduera ezberdinak. Esan bezala udaleku hau, euskal pilotaren mundura dago zuzendua eta helburuetako bat umeak euskal pilotaren disziplina ezberdinak ikastea izango da. Ziur gaude, disziplina hauetako asko ezezagunak egingo zaizkiela, baina seguru gaude egun eta une eder ugari biziko dituztela.
Euskal Pilotako espezialitate eta jokamolde ezberdinak jorratuko ditugu. Ezagunena den esku pilotaz aparte: xarea, zesta punta, pala... Gainera kirolari ugarik egingo digute bixita gure egonaldi luzean, beraien esperientziak kontatuz. (nola hasi zen espezialitate horretan jokatzen, jokatutako txapelketa ezberdinak...) Hau guztiaz gain, instalakuntza ezberdinak bixitatuko ditugu, Iparraldean usadio handia baitago trinketean, plaza librean, frontoi luzean... jokatzeko.


Ez da dena euskal pilota izango, lasai egon. Umeek edukiko dute nahiko denbora libre aterpetxean jolasteko, pistinara joateko... Gainera, udalekuak antolatuak ditu jada mendi irteera batzuk, baita hondartzetara ere.Baionak eskaintzen dizkigun paisaia zoragarri guztiei zukua atera beharko diogu ezta?
APUNTA ZAITEZ! =====> http://euskalherripilota.blogspot.com.es/p/apunta-zaitez.html

