PROGRAMAZIOA

Progaramazioari dagokionez, honatxekoa izango da udaleku hauena:

-Astelehena 2: Goizean aterpetxera iritsiko gara eta Esku Pilotan inguruko jolasak egingo ditugu. Ondoren, aterpetxean bertan bazkalduko dugu eta arratsaldean Baiona ezagutzera joango gara, bertako frontoiak, trinketeak...

-Asteartea 3, asteazkena 4 eta osteguna 5: Esku pilotaren oinarrizko informazioa emango dugu eta
pixkanaka jokatzen hasiko gara. Denbora librean, nahi duenak, pistinetara joateko aukera izango du.

-Ostirala 6: Aterpetxean joko ezberdin batzuk egingo ditugu eta arratsaldean eguraldi ona aprobetxatuz hondartzara joango gara.

-Larunbata 7:  Euskal Pilotako Espezialitate desberdinetan ibiltzen diren Baionako jokalari desberdinei elkarrizketak egingo dizkiegu, horrela, lehen eskuko informazioa lortzeko aukera izango dute gazteek.

-Igandea 8: Egun librea izango da honako hau. Bakoitzak nahi duena egiteko aukera izango du. Esate baterako, herria ezagutu, hondartzara joan, kirola egin...

-Astelehena 9 eta asteartea 10: Palako modalitate desberdinak lantzen hasiko gara. Arau ezberdinak ikasiko ditugu eta ondoren ikasitakoa praktikan jarriko dugu geure instalazio handietan.

-Asteazkena 11 eta osteguna 12: Datozen egun hauetan Xixterako jokamoldeetan buru belarri sartuko gara. Hemen ere, praktikari garrantzi handia emango diogu.

-Ostirala 13: Ostirala, Xarearen jokamoldea ezagutzeko eta ikasteko erabiliko dugu batik bat. Materiala, erreminta...

-Larunbata 14 eta igandea 15: Joko zuzenak edukietan aipatu ez arren, saiatuko gara hauek lantzen denboraz ondo bagabiltza, bestela zerbait improbisatuko da momentuan.

-Astelehena 16: Nolabait esanda agur esateko eguna izango dugu hau. Gosaldu ondoren, etxeruntz abiatuko gara, bi aste eder igaro ondoren.




Programazioa prest izateak, ez du esan nahi hemen jartzen duen guztia beteko dugunik, hau gutxi gorabeherako ideia bat edukitzeko bakarrik da. Momentuan prestatutako sorpresa eta zeregin asko egongo dira, egon ziur!

No hay comentarios:

Publicar un comentario