Gurekin harremanetan jarri nahi duen orok, udalekuei buruzko informazio gehiago jakiteko edota inolako zalantzarik badu udaleku hauen inguruan, zenbaki hauek izango ditu bere esku:
653893974 zenbakia (elkarteko presidentearena) eta
943691111 zenbakia (elkarteko bulegokoa).
Aupa laukote!!!!!
ResponderEliminarZuen bloga kuxkuxeatzen ibili naiz eta hemen duzue nire iritzia
Ebaluazio irizpide orokorrak:
Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzue elkarrizketa, artikuluak, instalazioetara bisita…
Blogaren antolaketa ona da, gauzak erraz aurkitzen dira eta ondo ulertzen dira.
IKT tresnen erabilera ona argazkiak, bideoak eta beste elkarte batzuen web guneak bisitatu dituzte.
Bloga oso argia da eta ondo ordenatuta dago gauzak aurkitzeko. Kolaborazio lana ikus daiteke.
Hizkuntzaren aberastasunaren aldetik oso landua eta egokitua iruditu zait.
Ebaluazio irizpide zehatzak:
Egingo duten jarduera garbi azaltzen dute beraien sarreran. Blogean ere egun bakoitzean zer landuko duten ere aipatzen dute.
Ze erakunde mota osatzen duten ongi adierazten dute eta aurrekontu bat ere. Horrela diru sarrerak eta gastuak azaltzen dituzte.
Jarduerak non burutuko diren argi eta garbi azaltzen dute baita ostatua non dagoen ere.
Kontaktuan jartzeko aukerak blogean jarrita daude baita inkestatxo bat ere ious daiteke.
Intereseko orrialdeak bisitatzeko estekak jarri dituzte.
Erreferentzia iturri dexente erabili dituzte eta modu egoki eta ordenatu batean adierazirik agertzen dira.
Ebaluazioa:
Aurreko guztia kontutan hartuta 9-ko kalifikazioa jarriko nioke. Lan bikaina burutu dute.
Ander Egurrola, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak 1. maila.