INFORMAZIO ITURRIAK

Ondorengo orrialde honetan, informazio iturri desberdinak eskaintzen dizkizuegu. Bertan, udalekuei buruzko zenbait artikulu eta liburu zuen eskura izango dituzue. Honetaz gain, instalazioetako argazkiak ere zuen eskura jarri ditugu eta elkarrizketa txiki bat ere lortu dugu. Goza ezazue!
  1. Abadiñoko Tornosolo eta Atxarte pilota elkarteek, eta Durangoko pilota eskolak 8 eta 14 urte bitarteko gazteei begirako udalekuak antolatu dituzte ekainaren 22tik uztailaren 17rako. Kirola eta aisaldia uztartuta, pilota arloko jokamolde guztiak ezagutzeko aukera eskainiko dute (esku pilota, zesta-punta eta paleta, esaterako), eta beste kirol mota batzuekin tartekatuko dituzte (txirrindularitza eta atletismoa, adibidez), eskaintza ahalik zabalena izan dadin.  http://anboto.org/durangaldea/1431420793153
    • Anboto, 2015-05-12, 11:46
    • Abadiñoko Tornosolo eta Atxarte pilota elkarteek, eta Durangoko pilota eskolak.
  2. http://www.gazteoiartzun.net/2015/07/31/2015eko-udaleku-irekiak-lh45-6-eta-sahara-taldekoen-bideoa/
    • MArtiarena n.
    • 2015eko udaleku irekiak, lh4,5,6 eta sahara taldekoen bideoa.
  3. Neskentzako udalekuak. http://www.entzun.com/berriak/neskentzako-lourock-udalekuak-zarautzen#.VknM-CuM4bg 
    • Autorea: Zabaleta G.
    • Aldizkaria: Argia
    • 2015-06-03
  4.   Muzkiko udalekuak. http://www.muzki.org/eu/component/content/article/78-hasiera/126-muzkiko-udalekuak-14.html
    • Muzkiako udalekuak 2014
    • Xirimiri taldea
  5. Aitona eta amona udalekuetan. ORMAZABAL Joxantonio, Elkar, 2008  Laburpena: Liburu batean amona bizikletan ibili zen, beste batean aitona parapentean; liburu honetan, berriz, aitona eta amona udalekuetara joango dira beren biloba Libe bisitatzera. A zer nolako komediak hara heltzeko! Etxeko txakurra ere beraiekin eraman zuten. Aitona eta amona ez ziren geldi egon udalekuetan, bilobarekin batera ira gan zituzten egunetan. Ez horixe! Trilogiako hirugarren liburu honetan ere umorea eta halako ironia fin bat nagusitzen dira. http://www.casadellibro.com/libro-aitona-eta-amona-udalekuetan/9788497835688/1193091
    • Ormazabal J.
    • 2008
    • Elkar Argitaletxea
    • Aitona eta amona udalekuetan
  6. Hortaz gain, aurreko batean instalazioetara bixita txiki bat egin genuen, eta lortutako argazkiak zuen eskuragarri daude.
 

     7.
Gure lana borobiltzeko zazpi urtez udalekuak antolatzen aritu den Joxe Mari Ezeizarekin elkartu gara solasaldi edo elkarrizketa labur bat egiteko. Horrela gure bloga aberasteaz gain, udalekuak nola antolatu hobeto jakingo dugu.

Joxe Mari gaur gaurkoz Orion bizi da, baina elkarrizketa aurreko solasaldian aipatu digu bera Urnietarra sentitzen dela, han jaioa baita. Bederatzi urte daramatza Orion bizitzen eta zazpi urte dira “Muxutruk” izeneko kultur elkartean lanean diarduela. Azken urteotan bera izan da Orioko gazteen pozgarrirako bertoko udalekuen antolatzaile, eta udaleku horiek pilotari bideratuak izan ez badira ere, interesgarria iruditu zaigu udalekuen antolakuntzan aditua den batengana jotzea, bere jakinduria geurekin konparti dezan.

-          Joxe Mari, udaleku batzuk antolatzerako orduan zer bilatzen duzu? Ala zeri ematen diozu garrantzi gehien?

-          Bueno…nire ustez udalekuek gazteei ilusioa piztu behar die derrigorrez, eta ilusio hori pizteko beharrezkoa da hauek ongi pasatzea. Lehen helburutzat hori jarriko nuke, gazteen dibertimendua. Horretaz gain, gazteei zerbait irakastea lortzen bada, zuen kasuan esaterako, euskal pilotaren ezagutza eta gazteak kirol horretara erakartzea, askoz hobe.

-          Beraz garrantzi gehiago eman behar diogu gazteek ongi pasatzeari beraien ezagutza maila handitzeari baino?

-          Nik horrela ikusten dut, eta ondo doakit. Gainera, zuen kasuan are eta gehiago. Gazteek euskal pilotaren espezialitate ezberdinak praktikatuz ongi pasatzen badute berriro jolastu nahi izango dute, eta horrela oharkabean espezialitate ezberdin horien arauak, materiala, jokatzeko erak etab. barneratuko dituzte. Aldiz, irakasteari ongi pasatzeari baino garrantzi gehiago ematen badiozute, baliteke gazteek zuek irakatsitakoa buruz ikastea, baina gero praktikan ongi pasatzen ez badute lehenago edo beranduago irakatsitako guztia aztuko dute.

-          Udaleku guztietan izaten dira monitoreei jaramonik egiten ez dieten gazteak…gazte horiekin nola jokatu behar dela uste duzu? Zigorrak ezartzea ote soluzioa?

-          Gaztea monitoreekiko oker jokatzen ari bada monitoreek esanikoa ongi ulertu ez duelako da gehienetan, eta beraz, berriro esplikatu behar izaten da zein den helburua, eta helburu horiek lortzeko bere partetik jarri beharko duela, monitoreak jarriko duen bezala. Hala eta guztiz ere, gazteak oker jokatzen jarraitzen badu zigorra ezarri beharko zaio, hasiera batean leuna, oharpen hutsa, eta pixkanaka gogortuz joan. Baina berriro diot, zigorra, beste erremediorik ez badago, izan ere, gazteak ongi igarotzea da gure helburua eta zigortuta badago nekez lortuko dugu hori.

Besterik gabe, eskerrak heman nahi dizkiogu Joxe Mariri gure eskakizunari horren jator erantzuteagatik.



Elkarrizketa: Joxe Mari Ezeiza. Muxutruk kultur elkarteko langilea. Orio, 2015-11-17.


     


     



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario