EGUTEGIA ETA LEKUA

Guk antolatu ditugun udaleku hauek, uztailaren 2an hasi eta 16 arte izango dira, bi aste oso, ederki igarotzeko. Euskal Herriko Iparraldean izango dira, zehazki Baionan, bertan trinkete eta frontoi ugari daudelako eta horrela Euskal Pilotako espezialitate mota ezberdinak probatzeko aukera izango dute gazteek.
"Bayona" izeneko albergean igaroko ditugu bi aste hauek. Zorionez, erabiliko ditugun instalazio ezberdin hauek, aterpetxetik distantzia gutxira aurkitzen edo kokatzen dira. Aterpetxeko logelak orokorrean, nahiko handiak dira, nahiz eta beti egon batzuk besteak baino txikixegoak. Ez eduki inolako zalantzarik, gazteak eroso egongo dira.Otorduak gehienetan aterpetxean bertan egingo ditugu , baina noizbeinka egun pasak egingo ditugunez, ogitarteko eder batzuz gozatzeko aukera izango dugu. Bestalde, ohartarazi nahi dizuegu, orain arte aterpetxe honetan ez dela inongo arazorik egon, ez janari aldetik, ezta osasun aldetik ere.Badakigu gazteen erosotasuna oso garrantzitsua dela eta horretarako eduki ditzazkegun instalazio egokienak dauzkagu.
Instalazioen arira, aipatzekoa da, aterpetxe honek, pistina ezberdinak dauzkala, non, umeek goza dezaten. Sauna eta hidromasajeren bat ere badaukagu hemendik, beraz badakizue, hauetaz gozatu nahi baduzue izena eman aguro :)



No hay comentarios:

Publicar un comentario