EDUKIAK

Udaleku hauekin lortu nahi duguna, gazteek Euskal Pilotaren eta berarekin dakartzan espezializazio desberdinen mundua pixka bat ezagutzea da. Horretarako, bi aste hauetan, espezialitate desberdinak jorratuko ditugu, geure instalazioetaz baliatuz.




  • Garrantzi handienetarikoa, EskuPilotari emango diogu. Espezialitate hau praktikatzeko Baionako frontoi motzak erabiliko ditugu. Jakinik, 10-14 urteeko gaztetxoak datoztela, gazteak bi multzotan bereiztea pentsatu dugu, bakoitzari egokien dagokion materialarekin (pilotarekin) trebatzeko. Honen arira, joko eta ariketa ezberdinak mahai gainean jarriko ditugu. Geure helburua, gazteek, Esku Pilotaz ikastea da dibertimendu osoz, beraz egingo ditugun jolasak dibertigarriak izango dira. Honez gain, txapelketa ezberdinak ere antolatuko ditugu, non parte hartzaile guztientzat sari eta sorpresa ezberdinak egongo diren. 



  • Baionan egongo garelako, bertan nahiko ezaguna den Euskal Pilotako espezialitate batez ere gozatzeko aukera izango dute gazte hauek. Xare izena hartzen du espezialitate honek. Hau, trinketeetan praktikatzen da, binaka beti. Materialari dagokionez eta, espezialitate honetan aritzen direnak, Xareko erraketaz baliatzen dira, pilota frontisera bideratzeko garaian. Hemen jokalariek, pilota une batez jasotzen dute ondoren indar eta zehaztasunez botatzeko. Pilotak oso biziak izaten dira orohar. Guk, Baionako, xare jokalari aditu baten laguntza izango dugu, umeei espezialitate honen arauak eta jokatzeko moduak erakusteko. Beraz, aukera ederra izan daiteke umeentzat espezialitate hau, profesional edo aditu baten bitartez ikastea.

  • Pala izeneko espezialitatea ere aztertuko dugu datozen bi aste hauetan. Pala espezialitatea oso aberatsa dela esan genezake. Honen barruan, Pala Luzea, Pala Motza, Paleta Argentinarra, Larruzko Paleta, Gomazko Paleta... aurki ditzazkegu. Udaleku hauen arduradun bezela saiatuko gara gehientsuenak aztertzen, baina denbora dela eta ezin izango dugu azken momentu arte jakin ea guztiak aztertzeko aukera izango dugun. Gomazko Paleta eta Paleta Argentinarrari garrantzi handiagoa emango diogu, trinketeak aprobetxatuz.


  • Azkenik aipatu nahi dugu, gazte hauek Zesta Punta espezialitateari buruz ikasteko aukera ere izango dutela datozen udaleku hautean, bai Frontoi Luzean zein Plaza Librean. Espezialitate hau praktikatzea orokorrean oso zaila izaten da gazteentzat, xixtera handi batekin jokatzen delako. Hala ere saiatuko gara gazteek goza dezaten. Hona hemen bideotxo bat Zesta Punta zer den ikusteko.
 https://www.youtube.com/watch?v=yD6uS0xtWpM

No hay comentarios:

Publicar un comentario