Ongi pasa nahi duzu? Euskal pilotaren mundua gustuko duzu? Ez pentxatu bitan eta apunta zaitez gure udalekuetara!
Bi aste pasako ditugu Iparraldeko Baiona herrian dagoen aterpetxe batean. Historiaz beteriko aterpetxea da hura eta umeentzat leku aproposa bikain pasatzeko.Umeak arduradunen begirapean egongo dira uneoro eta horrez gain egunero egingo ditugu jarduera ezberdinak. Esan bezala udaleku hau, euskal pilotaren mundura dago zuzendua eta helburuetako bat umeak euskal pilotaren disziplina ezberdinak ikastea izango da. Ziur gaude, disziplina hauetako asko ezezagunak egingo zaizkiela, baina seguru gaude egun eta une eder ugari biziko dituztela.
Euskal Pilotako espezialitate eta jokamolde ezberdinak jorratuko ditugu. Ezagunena den esku pilotaz aparte: xarea, zesta punta, pala... Gainera kirolari ugarik egingo digute bixita gure egonaldi luzean, beraien esperientziak kontatuz. (nola hasi zen espezialitate horretan jokatzen, jokatutako txapelketa ezberdinak...) Hau guztiaz gain, instalakuntza ezberdinak bixitatuko ditugu, Iparraldean usadio handia baitago trinketean, plaza librean, frontoi luzean... jokatzeko.


Ez da dena euskal pilota izango, lasai egon. Umeek edukiko dute nahiko denbora libre aterpetxean jolasteko, pistinara joateko... Gainera, udalekuak antolatuak ditu jada mendi irteera batzuk, baita hondartzetara ere.Baionak eskaintzen dizkigun paisaia zoragarri guztiei zukua atera beharko diogu ezta?
APUNTA ZAITEZ! =====> http://euskalherripilota.blogspot.com.es/p/apunta-zaitez.html


Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarEepaa talde !
ResponderEliminarIrizpide orokorrei dagokienez, begi bistakoa da hainbat informazio iturri erabili dituztela bai pertsona zein artikuluengandik lortuak.
Aurkezpena txukuna eta argia iruditu zait idazkera bezala, alde batetik ez baita astuna egiten eta, bestetik, gauzak errez aurkitzen direlako, modu ordenatuan.
IKT-ari dagokionez, argazki asko erabili dituzte baina bideo gehiago sartu beharko liratekeela uste dut; hau da hidromasajeraren bideoaz (asko gustatu zaidana) eta zesta puntarenaz gain beste espezialitate batzuei, buruzko bideoak sartuko nituzke, nola jokatu edo partiduak erakusten dituzten bideoak, alegia.
Irizpide zehatzei dagokienez, esan behar dudan gauza bakarra,alde batetik, nire ustez, behar izango nukeen informazio guztia aurkitu dudala, eta, bestetik, izena emateko orrialdea oso landua dagoela da.
Azkenik, 9 bat emango nieke bideoen falta baitago; baina orokorrean blog on eta erakargarria da.
Garoa Martinez Anasagasti, 1. maila
RIZPIDE OROKORRAK
ResponderEliminarLehenik eta behin, informazio iturri desberdinak erabili dituztela argi dago, oso osatuta dagoen blog bat delako. Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Denoi gustatzen zaigun moduan argazkiz eta bideoz lagundutako bloga da, beraz IKT desberdinak erabiltzen dituzte. Blogaren diseiñua oso ona da, eta irizpideak erraz aurki daitezke, eta gramatika aldetik ere oso txukun idatzita dago. Hala ere benetako talde lana denik ezin jakin , zuek sortutako bideorenbat edo botatzen dut faltan …
irizpide zehatzei dagokionez, denak egoki betetzen direla uste dut gainera, udalekuei buruzko behar den informazio guztia baitdago.Bestalde , asko gustau zait izena emateko sortutako orrialdea.
Leire Ruiz De Gauna Diez , Jarduera eta Kirol zientzieak. 1.maila
IRIZPIDE OROKORRAK
ResponderEliminarLana era egokian egin dute, irizpide orokorreko helburu guztiak ongi betez.
Aipatzea ez dituztela erreferentzia asko jarri baina jarri dituztenak oso ondo daudela, eta gogoz landuak.
Aurkezpena era argian gauzatu dute.
Hainbat IKT erabili dituzte, bideoak, argazkiak eta abar. Faltan botatzen da beraiek egindako bideo bat, beste enpresek eskeintzen dituzten udalekuetatik bereizteko eta haien bloga aberasgarriagoa egiteko.
Antolaketa egokia iruditzen zait eta hizkuntzaren aldetik landuta dagoela ikusi ahal da.
IRIZPIDE ZEHATZAK:
Irizpide guztiak bete egin dituzte, egitaraua eta egingo diren ekintzak oso ongi zehaztuz.
Gainera ikus dezakegu dirua irabazi nahi dutela, zifra handia ez den arren.
Giza baliabideak nik ez ditut arkitu zehaztuak baina bai ordea instalazioen ingurukoa eta erabili egingo duten materiala.
Erreferentzia asko erabili dituzte.
EBALUAZIOA:
Oso la nona burutu dute, kolaborazioa argi ikusten da eta horregatik nire ustez merezi duten nota 9a da.
Jon Garoa Muro Lopez de Munain, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar
ResponderEliminarAupa laukote! Esan behar dizuet ondo landuta dagoela bloga. Ebaluazio irizpide orokorrei dagokienez, ikusten da mugitu zaretela informazio etab. Iturri desberdinetatik lortzeko eta kontrastatzeko. Informazioari dagokionez nahiko txukuna dago, baina akats nabari bat ikusten dut. Egindako elkarrizketa beste apartado batean egon beharko litzateke, eta ez informazio iturriak deituriko pestañan, ez egiteko hain astuna apartado hori eta bizitasun gehio emateko blogari. IKT arloan ez daukat zer esanik, bideoak, argazkiak,elkarrizketak.. denetarik dago. Blogaren diseinuari dagokionez, aurretik aipatutako; faltan botatzen da elkarrizketak igotzeko gune bat, baina orokorrean ondo dago, eta hizkuntzaren arloan akatsik ez, lan fina.
Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez, esan beharra daukat denak betetzen direla nire ustez; non egingo diren udalekuak, zein adineko jendeari bideratuta, kontaktua, helburuak etab. argi adierazi dituzue, eta aipatzekoa da izena emateko orria, oso originala eta baliagarria.
Amaitzeko, zoriondu behar zaituztet egindako lanagatik. Nabaria da zuen arteko kolaborazioa egon dela eta talde pelotazalea zaretela. Nire nota 9 bat da.
Mikel Carlos de Vergara. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzia 1.maila
Aupa laukote! Honakoa da zuen bloga ikusi ondoren esan beharrekoa:
ResponderEliminar• Ebaluazio irizpide nagusiak:
Lehenik eta behin, bistan da hainbat webgune bisitatu dituztela eta liburu zein artikuluak ere erabili dituztela blog-a osatzeko. Idatzirikoa argi adierazita dago, paragrafoetan bereizita eta irudiak txertatuta. IKT-en harira, argazki ugari badaude ere bideoren bat gehiago ipini izana gustatuko litzaidake. Hizkuntzari dagokionez, akatsen bat edo beste topatu dudala esan beharra dago; hala nola, bisita beharrean “bixita”, … guztiei zukua atera beharko diegu … beharrean “… guztiei zukua atera beharko diogu …”, honen harira beharrean “honen arira” … Horrez gain, izen emateko orria oso ondo dagoela uste badut ere, euskaratzea eskertuko nuke. Bukatzeko esan, diseinua gustatu zaidala eta lauak batera agertzen diren dokumenturik ez badago ere, haien arteko kolaborazioa egon dela suposatzen dudala.
• Ebaluazio irizpide zehatzak:
Nire ustez, irizpide zehatz hauek guztiak ganoraz bete dituzte; izan ere, lan ona burutu dute blog-a osatzerako garaian eta haiek eginiko ekarpenak bikainak izan dira. Hortaz, oso erabilgarria dela deritzot.
• Kalifikazioa:
Honenbestez, taldeko partaideek merezi duten nota 8,5-ekoa dela deritzot.
• Izar Agirretxe Iradi, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak 1. maila.
EUSKAL PILOTAREN INGURUKO UDALEKUAK!
ResponderEliminarhttp://euskalherripilota.blogspot.com.es/p/informazio-iturriak.html
1-Ebaluazio irizpide nagusiak:
Informazio iturri ugari erabili dituztela agerian da, liburu, web orrialde eta elkarrizketak, besteak beste. Aurkezpena garbia iruditu zait, informazio iturrien atala izan ezik, bertan ez nuke elkarrizketa sartuko. Elkarrizketa izenarekin sorturiko beste orrialde bat sortzea gomendatzen dizuet eta erreferentzietan elkarrizketa egin duzuela aipatzea besterik ez. IKT tresnei dagokienez, argazki ugari ageri dira eta bideoak ere badaude. Blogaren diseinua egokia iruditu zait, hau da, erabilterraza. Sarreran zeuon burua aurkeztea gomendatzen dizuet. Talde lana ez da aldarrikatzen, baina denen artean burutuko zutela uste dut. Hizkuntza aldetik ez dut akatsik aurkitu.
2-Ebaluzio irizpide zehatzak:
Zuen helburuari dagokionez, aisialdia helburu gisa gehiago hartu beharko zenuketela uste dut, hala ere espezialitate ezberdinak erakustea aisialdiarekin konbinatzea ez zait ideia kaxkarra iruditzen aurrera eramatea posible bada. Antolatzailea mota zehatzago azaltzea eskertuko nuke, garbi dago udaleku talde bat dela, baina ez zer babesle dituen adibidez. Hala ere, diru pixka bat irabaztea ere espero duzuela azalduta dago, beraz nahiko izan liteke. Umeei zuzendutako udalekuak direla garbi dago. Lekua edo gunea ongi azaldu dute. Giza baliabideak ondo azalduta daude, adibidez, Baionako xake jokalari bat. Garbi dago zer material beharko duten, baina ez dute zehazki azaltzen. Zer jarduera burutuko dituzten programazioan aurki daiteke, ongi azalduta. Diru kontuen nondik norakoa ongi azaltzen dute. Erakartzeko baliabide gisa espezialitate ezberdinak ezagutzeko aukera jarri dute. Harremanetan jartzeko moduak ongi azaltzen dira, izen emateko sistema asko gustatu zait, euskaratzea lortzen baduzue bikain. Erabilitako erreferentzietan azalduta daude.
3-Kalifikazioa: Blog landua iruditu zait, udalekuak ongi azalduta daude. Hala ere zenbait akats aurkitu ditut, beraz, nik ezarritako nota: 8,5
4- Jon Mikel Azpiazu Zubeldia, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila.
Hemen nire ebaluazioa:
ResponderEliminar1) Irizpide orokorrak:
Datuak jasotzeko iturri ezberdinak eta hauek nondik atera dituzten ongi azaldua dago. Testua oso garbi idatzia eta zehatza da, irudiz lagundua arinago egiteko. IKT baliabideei dagokienez, bideo, irudi eta abar gehitu direla ageria da. Bestalde, blogaren egitura ongi pentsatua dago eta hau erabiltzea oso erraza egiten du. Ahaztu gabe, honen diseinua argia eta deigarria dela. Azkenik, euskararen erabilerari dagokionez, hau ezin hobeto erabilia dagoela azpimarratu nahiko nuke.
2) Irizpide zehatzak:
Honetaz gain, sarrerari dagokionez, erakargarria eta ideiari buruzko informazio zehatzez betea dagoelakoan nago. Horretaz gain, hauek burutuko dituzten ingurune geografikoari buruzko informazioa ona da eta baita instalazioei buruzkoa ere. Materialen azalpena ere egokia dela esango nuke baina, giza baliabideei buruzko xehetasun gehiago izan nahiko nituzke. Helburu nagusiak argiak dira eta landuko dituzten espezialitateak ere. Diru-sarreren inguruan, ordaindu beharreko kuotak azaltzen dituzte eta hauez gaien apuntatzeko orrialde bat ere gaineratu dute.
Orokorrean oso lan txukuna eta polita iruditu zait, 9a zuentzat!
Nahia Arruti Makatzaga, JFKZ 1. maila.
1. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokionez, blogaren egitura egokia da, erraz aurkitzen dira gauzak. Blogaren aurkezpena egokia da baita, argia eta erakargarria da. Bloga osatzeko informazio iturri desberdinetatik atera dute informazioa ( elakarrizketaren bat, web orrialdeak eta liburu bat). Blogean bideo eta argazki asko daude zeinek bloga ikusgarriagoa egiten dute eta dinamikoagoa. Kolaborazio ez da aldarrikatzen baina, talde lana egin dutela uste dut. Hizkuntzari dagokionez, akats gutxi batzuk daude, hala ere, hizkuntzaren maila egokia dela ikusten da.
ResponderEliminar2. Ebaluazio irizpide zehatzei dagokionez, blogare sarrera egokia da informazio zehatza eta erakargarria delako. Intalazioei buruzko informazio asko dago eta giza baliabideak ongi azalduta daude. Materialen erabilera egokia dela esango nuke. Argi ikusten da umeei bideratutako udalekua dela horregatik uste dut aisialdia helburu nagusia izan beharko zela. Aktibitate progama zehaztuta dago. Udalekua egiteko beharko duten gastuak azalduta daude eta diru sarrerak ere (partehartzaileak odaindu behar dutena). Kontaktuan jartzeko bidea ematen dute.
3. Kalifikazioari dagokionez, lan ona egin dutela esango nuke eta esandako guztia kontuan hartuz 9koa jarriko nieke.
4. Andrea Gandiaga Urgell, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.
Aupa laukote zuen bloga ikusten ibili naiz eta hemen daukazue nire iritzia:
ResponderEliminarEbaluazio irizpide orokorrak:
Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzue elkarrizketa, artikuluak, instalazioetara bisita…
Blogaren antolaketa ona da, gauzak erraz aurkitzen dira eta ondo ulertzen dira
IKT tresnen erabilera ona argazkiak, bideoak eta beste elkarte batzuen web guneak bisitatu dituzte
Bloga oso argia da eta ondo ordenatuta dago gauzak aurkitzeko. Kolaborazio lana ikus daiteke.
Hizkuntzaren aberastasunaren aldetik oso landua eta egokitua iruditu zait
Ebaluazio irizpide zehatzak:
Egingo duten jarduera garbi azaltzen dute beraien sarreran. Blogean ere egun bakoitzean zer landuko duten ere aipatzen dute
Ze erakunde mota osatzen duten ongi adierazten dute eta aurrekontu bat ere. Horrela diru sarrerak eta gastuak azaltzen dituzte
Jarduerak non burutuko diren argi eta garbi azaltzen dute baita ostatua non dagoen ere
Kontaktuan jartzeko baliabideak blogean jarrita daude baita inkestatxo bat ere ikus daiteke
Erreferentzia iturri dexente erabili dituzte eta modu egoki eta ordenatu batean adierazirik agertzen dira
Azkenik zuen blogaren kalifikazioa (0-10): 9
Ander Egurrola Uruñuela JFKZ 1. maila
Kaixo laukote!
ResponderEliminarLehenik eta behin, esan beharra dago blog hau egiteko informazio iturri desberdinak erabili dutela eta hori egin duten lana eta inbertitu duten denbora erakusten du. Aurkezpenaren aldetik, nahiko txukuna: argi ikus ditzakegu atal guztiak eta erabiltze erraza dauka, sinplea baina eraginkorra nire ustez. Informazioa ondo plasmatuta dago, eta gauzak errez aurkitzen dira. Bestalde Ikt-ei dagokienez, nahiko argazki aurki ditzakegu baina bideoren bat gehiago faltan bota dut, hidromasajearena gustatu zait ordea. Baina modalitateei dogokien bideoak adibidez sartuko nituzke. Irizpide zehatzei dagokienez, esan behar dudan gauza bakarra,alde batetik, nire ustez, behar izango nukeen informazio guztia aurkitu dudala, eta, bestetik, izena emateko orrialdea oso landua dagoela da. Orokorrean 8 bat emango nioke blog honi.
Asier Labairu JFKZ 1.maila
EliminarAupa laukote; zuen bloga ikusita honako puntu hauek aipatu nahiko nituzke:
ResponderEliminarEuskal pilotaren inguruan antolatutako udalekuak izanik, nik uste ez duelta zertan blog astuna izan behar eta ustez ondo egin dute blog sinple eta selektibo bat egitea, jendea informatzeko helburuarekin egina dago eta.
Eduki aldetik ongi ibili direla deritzot, nahiz eta gauza batzuk gehituko nizkiokeen neuk. Udalekuen inguruan dakien batekin (joxe mari) elkarrizketa bat izan dute, seguraski hau antolatzen asko lagundoko zienarekin, gai honen inguruan asko jakingo du eta. IKT aldetik ere apropos ibili dira eta informazioa modu didaktiko eta egokian azaldua dagoela deritzot.
Blloga orokorrean ongi ordenatua dago nahiz eta kanpoko estekak eta elkarrizketak topatzeko ez izan hain errazak. Denen parte-hartzea nabaria da testuaren kohesioari erreparatzen badiogu. Euskararen erabilera ona orokorrean nahiz eta lehenengo orriko palatalizazio batera joan begiak.
Amaitzeko, erabilgarria iruditzen zait bloga baina hasieran aipatu moduan, zerbait gehituko niokeen.
KALIFIKAZIOA: 8.75
EÑAUT SILBETI HOLGADO
Ebaluazio irizpide orokorrei dagokienez, agerian dauden informazio iturri ugari erabili dituzue; hainbat artiukulu eta liburu bat, ,… Horretaz gain, elkarrizketa bat ere egin duzue eta instalazioetara egindako bisitak primeran adierazita daude. Bidioren bat gehitu duzue, hala ere, espezialitateen inguruko edota zuek grabatutako bidioak gehitzea ondo egongo liratekeela iruditzen zait. Erreferentzia guztiak zuzenak dira. Diseinua polita da eta argazkiak gehitzean erakargarritasuna handitu duzue. Ez dago ortografia akats nabarmenik.
ResponderEliminarEbaluazio irizpide zehatzei dagokienez, edukiak argi azaldu dituzue eta ondo aurkitzen da informazio ezberdina. Oso idea ona iruditzen zait euskal pilota lantzearekin batera proposatu dituzuen aktibitateak, hala nola hondartzara joatea, pilotari profesionalekin elkarrizketak, etab. Gazteek euskal pilotan harremanetan egoteko eta Baiona ezagutzeko aukera paregabea iruditzen zait, oso erakargarria.
Aurreko datu guztiak kontuan izanda, nire ustez 9 bat merezi duzue.
Maria Galarza Infante, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. Maila.
Lehenik eta behin blogean hainbat informazio iturri erabili dira(artikuluak, liburuak, elkarrizketa bat…). Blogaren antolaketa egokia da, irizpideak oso erraz aurkitzen dira eta itxura dotorea dauka.
ResponderEliminarProgramazioa bikaina da, gainera espezialitate ezberdinak agertzen dira eta inskripzioa emateko erraztasun asko ematen dira. Argazki ugari daude eta hauek bloga txukuntzen dute, hala ere bideo gehiago jarriko nituzke, bai espezialitateenak eta bai zuenak.
Beraz, 8,5 nota merezi duzuela uste dut.
Jon Gamboa Aldaba, JFKZ 1.maila.