martes, 17 de noviembre de 2015

SARRERA

Ongi pasa nahi duzu? Euskal pilotaren mundua gustuko duzu? Ez pentxatu bitan eta apunta zaitez gure udalekuetara! 


Bi aste pasako ditugu Iparraldeko Baiona herrian dagoen aterpetxe batean. Historiaz beteriko aterpetxea da hura eta umeentzat leku aproposa bikain pasatzeko.Umeak arduradunen begirapean egongo dira uneoro eta horrez gain egunero egingo ditugu jarduera ezberdinak. Esan bezala udaleku hau, euskal pilotaren mundura dago zuzendua eta helburuetako bat umeak euskal pilotaren disziplina ezberdinak ikastea izango da. Ziur gaude, disziplina hauetako asko ezezagunak egingo zaizkiela, baina seguru gaude egun eta une eder ugari biziko dituztela.


Euskal Pilotako espezialitate eta jokamolde ezberdinak jorratuko ditugu. Ezagunena den esku pilotaz aparte: xarea, zesta punta, pala... Gainera kirolari ugarik egingo digute bixita gure egonaldi luzean, beraien esperientziak kontatuz. (nola hasi zen espezialitate horretan jokatzen, jokatutako txapelketa ezberdinak...) Hau guztiaz gain, instalakuntza ezberdinak bixitatuko ditugu, Iparraldean usadio handia baitago trinketean, plaza librean, frontoi luzean... jokatzeko.

 











Ez da dena euskal pilota izango, lasai egon. Umeek edukiko dute nahiko denbora libre aterpetxean jolasteko, pistinara joateko... Gainera, udalekuak antolatuak ditu jada mendi irteera batzuk, baita hondartzetara ere.Baionak eskaintzen dizkigun paisaia zoragarri guztiei zukua atera beharko diogu ezta?

APUNTA ZAITEZ!  =====> http://euskalherripilota.blogspot.com.es/p/apunta-zaitez.html


1 comentario:

  1. • Ebaluazio irizpide nagusien oharrak: OSO ONGI, lana ondo egina eta elaboratua dago, gainera galdera guztiei ondo erantzuten die. Nahiz eta ez dituzten artikulu asko erabili, topatu duten informazioa landuta dago eta argi gelditzen da beraien helburua zein den. Gainera, IKT- ere erabili dute blog hau egiteko.
    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak: Nahiz eta ez dituzten artikulu asko erabili, intereseko informazio iturriak blogean txertatuta utzi dituzte. Hortaz aparte, jardungo dituzten jarduerak eta erabiliko duten materialari buruzko informazioa ere agertzen da. Irizpideak nahiko ondo betetzen dituzte eta beraien helburua ere argi uzten dute.
    • Kalifikazioa (0-10): 8
    • Zuen izen abizenak eta Fakultate – maila: LEIRE AGUAYO 1. Maila JFKZF

    ResponderEliminar